XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehiago esanen nuke oraindik, eta zera da: ikasgela baten neurria edo horratza, organigrama dela.

Noski, organigrama praktikara eman behar da hain zuzen, organigramak ez du indarrik praktikara eraman ezean.

Dena dela, organigramak erabateko ekilibrioa eta baretasuna badaramatzi, organigrama konposatzen duten elementuek ere ekilibrioa azalduko dute, eta alderantziz organigramaren zati edo elementuren bat desegoki edo desegingarri somatzen baldin bada, gauzak giro txarrean aurreratuko dira, eta beronen ondorioa ikasleen bizkar izanen da.

Bestalde, organigramak iraupen handi samarrekoa izan behar du.

Horretarako, experientziari epe luze samarra utzi behar zaio.

Ezperientziaren ondoren, ondorioak uler daitezke; geroago pertsona berriei agintaritza eta gidaritza eman dizazkiekegu.

D.- Arduradunak.

Sistema Berri honen oinarriak adieraztean, beti gogoan hartu behar izan dugu askatasun eta arduratsunaren arteko bikoiztasuna.